Sebas Goikoetxea gogoratu dute, 42 urte geroago

Ataria 2019ko martxoaren 9a

Argazkia: @joniubeda

Guardia Zibilaren kontrol batean hil zuten ibartarra 1977an, Nikolas Mendizabal kidearekin batera. Atzo, urtero bezala, gogoan izan zituzten senideek.

Sebastian Goikoxetxea 'Xebas' ibarrako gaztea eta Nikolas Mendizabal 'Zaharra' 1977ko martxoaren 8an hil zituzten Gabiria parean, Zumarragarako bidean gertatu zen Guardia Zibilaren kontrol batean.

Xebas eta Zaharra astearte batez hil zituen Guardia Zibilak, Gabirian, arratsaldeko 16:30 aldean. Zumarraga aldetik autoan zetozen ETA politiko-militarreko bi kideak, Francisco Aldanondorekin batera. Altzibar baserriaren parean, Gabiriako bidegurutzean, errepide-kontrola jarrita zeukaten guardia zibilek. Metraileten tiroekin bertan hil zituzten Xebas ibartarra eta Zaharra zaldibiarra, eta hankan zauritu zuten Aldanondo. Ondarrutarra bi urte geroago hil zuen Guardia Zibilak, Tolosan, tiroketa batean.

Protesta biziak eta ezinegon handia eragin zituen garai hartan bi etakideen hilketak. Gabiriako hilketen ondoren egoera politikoa gogortu egin zen, berriz. Manifestazio jendetsuak eta greba orokorrak egin ziren Hego Euskal Herri osoan gertaera hura salatzeko. 

42 urte geroago Sebas Goikoetxea omendu nahi izan zuten atzo senideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!