300 gimnastatik gora Belabietan

Ataria 2019ko martxoaren 1a

Larunbatean egin zen, Ibarrako kiroldegian, Udaberriko Torneoaren lehen fasea. Bertan 300 gimnasta baino gehiago elkartu ziren, eta harmailak jendez gainezka egon ziren, torneoaren bukaera arte.

Txapelketa horretan Belabietako 3 taldeek parte hartu zuten: alebin mailan, Lizartzako Herri Eskolak 30. postua lortu zuen, eta infantil mailan Belabieta 1 eta 2 taldeak 10. eta 11. sailkatu ziren. Belabieta Kirol Klubetik eskerrak eman dizkiete laguntzaile guztiei, Ibarrako Udalari eta Kiroldegiko langileei, eskaini duten laguntzagatik.

Hurrengo topaketa Santurtzin izango da; Itsaslur Klubak lehenengo torneoa antolatu du. Kadete K1 eta jubenil A taldeek parte hartuko dute, eta bakarkako lanean Inko Oruesagasti eta Olaia Garziarena uztaiarekin lehiatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!