Larunbatean, 17:00etan, sokatira finala Ibarran

Ataria 2019ko urtarrilaren 31

Goma gaineko txapelketaren finala jokatuko da Belabieta kiroldegian, otsailaren 2an. 640 kilotan lehiatuko dira eta etxeko taldea bertan egongo da.

Bi jardunaldi jokatu dituzte 640 kilotan, baina finalean zerotik hasiko dira talde guztiak. Txapelketa 17:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!