Ibarrako tiratzaileak finalei begira

Ataria 2019ko urtarrilaren 28a

Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da 640 eta 540 kilotan. Hurrengo larunbatean gizonezkoen finala jokatuko da Ibarran, 17:00etan.

Goma gaineko txapelketaren bigarren jardunaldia Laukizen jokatu zen igandean, 8x8 modalitatean. Gizonezkoetan, talde kopuruagatik guztiak finalean egongo dira, eta bertan, zerotik hasiko dira. Horregatik, lasaitasunez hartu zituzten Laukizko tiraldiak ibartarrek. 640 kilotan, beraz, bost talde besterik ez ziren lehiatu: Txantreak ez zuen parte hartu, taldea osatzeko lanak izan zituenez. Murueta izan zen onena, 5 punturekin. Bigarren Beti-Gazte sailkatu zen; hirugarren Zuraide eta laugarren Ibarra, Asturiasko 6 Conceyosen aurretik.

Emakumeetan, aldiz, hiru tiraldiak hartzen dira kontuan. 540 kilotan etxeko taldea nagusitu zen igandean, Gaztedi. Badaiotz izan zen bigarrena, Txantrea hirugarrena eta Ibarra laugarrena. Hirugarren jardunaldia otsailaren 9an jokatuko da Bilboko Txurdinagan. Emakumeen azkena izango da pisu horretan. Gizonezkoak, berriz, 600 kilokoari ekingo diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!