Ibarratik bi bikotek egin dute aurrera Euskal Herriko Mus Txapelketan

Ataria 2019ko urtarrilaren 26a

Atzo gauean jokatu zen Ibarrako kanporaketa, Xepla Elkartean. Javi eta Aristondo izan ziren txapeldun, finalean Txantxani eta Haritzi irabazi ondoren. Hirugarren postua Valen-Egüesek lortu zuten.

Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketak eskualdeko herri askotan jokatzen ari dira. Atzo Ibarraren txanda izan zen. Hamaika bikotek eman zuten izena, eta kanporaketa bizi-bizia izan zen. Lehen hirurek sariak jaso zituzten, baina aurrera jarraitzeko txartela finalera iritsi zirenentzat izan zen.

Gaur goizean Iruran jokatu da herriko kanporaketa, eta arratsaldean, Orendain, Tolosa, Bidania-Goiatz eta Amasa-Villabonan izango dira partidak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!