Hirugarren postuarekin hasi dira Ibarrako tiratzaileak

Ataria 2019ko urtarrilaren 21a

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketaren jardunaldia jokatu zen igandean Mungian. 640 eta 540 kilotan lehiatu ziren taldeak.

Lehen jardunaldian hirugarren postua lortu zuten Ibarrako tiratzaileek, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. 640an, Lesakako Beti Gazte izan zen nagusi, tiraldi guztiak irabaziz. Bigarren Murueta geratu zen eta hirugarren Ibarra. Biek 4,5 puntu lortu zituzten. Laugarren Zuraide izan zen, bosgarren Txantrea eta azkena 6 Conceyos.

540 kilotan Laukizko Gaztedi nagusitu zen, jokoan zeuden lau puntuak irabazita. Bigarren Badaiotz izan zen eta hirugarren Ibarra, bi punturekin. Azkena Txantrea geratu zen.

Bigarren jardunaldia igande honetan jokatuko da. Finala, aldiz, Ibarran izango da, otsailaren 2an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!