Bigarren egin du Ibarra sokatira taldeak, 680 kilokoan

Ataria 2019ko urtarrilaren 18a

Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketari joan den asteburuan eman zioten hasiera. 680 kiloko mailan Beti Gazte Lesakako taldea izan zen irabazle, nagusitasun osoz, eta bigarren Ibarra izan zen.

Lesakakoek tiraldi guztiak irabazi zituzten, eta 15 puntu lortu zituzten. Ibarrak 12 puntu lortu zituen, lesakarren aurkako bi tiraldiak galduta. Muruetak 9 puntu, Zuraidek 6 puntu eta Ñapurrak-ek 3 puntu lortu zituzten.

Igande honetan gizonezkoen 640 kiloko mailak eta emakumezkoen 540 kiloko mailak dute hitzordua, Mungian. Ibarrako talde banak parte hartuko du. Hiru jardunaldi dira guztira, eta igandekoa lehenengoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!