2.575 euro, krosean jasotako dirua

Ataria 2019ko urtarrilaren 15a

Abenduan ospatu zuen Ibarrako Uzturpe ikastolak Elkartasun Kilometroa. Denera, 2.575,89 euro bildu zituzten.

Urtero egiten dute elkartasun kilometroa, eta elkarteren batera bideratu ohi dute lortutako dirua. Azken honetan, ikastolarentzat bideratu nahi izan dute, izan ere, iazko udan egitura arazo batzuk izan zituen eraikinak. Horren ondorioz, ikastolaren hegal bat ez dago erabilgarri, eta 13 talde patioko gela modularretan daude. Konponketa lanak ikasturtea amaitzean egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!