71 urteko gizonezko bat hilik aurkitu dute Ibarran

Ataria 2019ko urtarrilaren 9a

Atzo aurkitu zuten hilotza, gizonaren San Inazio auzoko etxebizitzan. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da. Badirudi gasa arnastuta hil zela.

Segurtasun sailak azaldu duenez, 71 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu zuten atzo, Ibarrako San Inazio auzoko etxebizitza batean. Autopsia egin zain daude, heriotzaren zergatia jakiteko, baina badirudi gasa arnastuta hil zela. Senitarteko batek aurkitu zuen hilotza, eta Donostiara eraman zuten atzo, azterketa forentsea egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!