Ibarran erosteak sari potoloa du

Ataria 2018ko abenduaren 26a

Ibarrako Merkatarien Elkarteak hiru sari potolo zozketatuko ditu herrian bertan erosten dutenen artean. Abenduaren 4an egingo da zozketa.

Aurtengoa "urte ona" izan da Ibarrako Merkatarien Elkartearentzat, izan ere, festetako pregoia emateaz gain, herriko beste eragileekin elkarlana eta harremana sendotu dituzte.  Besteak beste, erosketak etxera eramateko proiektua jarri dute martxan.
 
Hori guztia ospatzeko, hiru sari potolo banatu nahi izan dituzte Ibarrako dendetan erosten dutenen artean. Lehen sariak, 7 gaueko kruzeroa eskaintzen du Mediterraneoan barrena; bigarrenak, bizikleta bat eta Iriarte jatetxean bi lagunentzat afaria; eta hirugarrenak, 50 pulgadako Philips telebista eta Hika txakolindegian bi lagunentzat bazkaria.
 
Sariak ikusgai daude Zugasti dendak utzitako erakusleihoan abenduaren 4ra bitarte, izan ere, egun horretan emango dituzte jakitera irabazleen izenak.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!