Urte Zaharreko Krosak 2018

Ibarran erronkarekin dator Urte Zahar Krosa

Asier Imaz 2018ko abenduaren 21a

16:00etan irtengo dira haurrak herriko plazatik Ibarran. Helduen lasterketa 16:30ean hasiko da. Aurtengoa Urte Zahar Krosaren zazpigarren edizioa izango da.

Iaz 124 heldu, 16 urtetik gorakoak, eta 216 gaztetxo atera ziren korrika. Antolatzaileek erronka bota diete herritarrei: «Aurten zenbat? Pixka bat gehiago bai, ezta?».

Hauspoa Elkartekoek parte hartze zenbakiak handitzen ikusi nahi dituzte, eta horretarako herriko hainbat merkatariren laguntza izan dute, laguntzaile zerrenda oparoa osatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!