Ibarrako liburutegiko sail feminista, indartuta

Ataria 2018ko abenduaren 19a

Ibarrako Udaleko politika feminista sailak liburutegiko sail feminista handitu du, feminismoa lantzen duten dozena bat liburu berri ekarriz.

«Liburutegian eskaintzen diren ezagutzak anitzak izanik, feminismoaren munduan sakontzeko aukera eskaintzeko ahalegina» dela azaldu dute udaletik. Hala, Judith Buthler, Mari Luz Esteban, Silvia Fererici, Simone de Beauvoir, Itziar Ziga eta beste hainbat autoreren lanak egongo dira maileguan, hemendik aurrera. Honakoa da liburutegira ekarritako liburu berrien zerrenda osoa:

- Genero Nahasmendua (Judith Buthler)

- LISIPE Borroka armatua eta kartzelak (Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta)

- LISIPE Ezagutzaren matazak (Emagin)

- Soldataren patriarkatua: marxismoari egindako kritika feministak (Silvia Federici)

- Sexual Herria (Itziar Ziga)

- Ceítica del pensamiento amoroso (Mari Luz Esteban)

- El segundo sexo (Simone de Beauvoir)

- Lo indospensable de unas lesbianas de cuidado (Alison Bechdel)

- Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Mari Luz Esteban)

- Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) (Itxaso Martin Zapirain)

- Tristes espectáculos: las mujeres y los Alardes de Irún y Hondarribia (Margaret Bullen eta José Antonio M. Hernandez)

- Festak, genero-harremanak eta feminismoa (Miren Guiló Arakistain)

- Madres arrepentidas. Una mirada radical a la maternidad y sus falacias sociales (Orna Donath)

- Masculinidades y feminismo (Jokin Azpiazu Carballo)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!