Asteazkenean, elkarretaratzea egin zuten enpresa atarian, Aralar Papelerako langile kaleratuari elkartasuna adierazteko, eta bide batez, Aralarren dauden Voitheko langileena eta beste langile guztiena den hitzarmena eta eskubideak defendatzeko. Barberiaren auziaren epaiketa abenduaren 10ean izango dela gogorarazi zuten.