Vicentek irabazi du Larrakoetxe Sari Nagusia

Ataria 2018ko azaroaren 11

Argazkia: Basque Sports

Iker Vicente Loiuko Larrakoetxe Sari Bereziko garaile izan da, duela bi aste Euskal Herriko txapeldunorde izan ondoren. Xabier Orbegozo 'Arria V' hirugarrena izan da.

Iker Vicentek bere burua aldarrikatu du Loiuko garaipena lortzearekin batera. Aitzol Atutxak egun makala izan du eta Vicente Loiu Larrakoetxe Sari Bereziko lehenengo irabazlea izan da, duela bi aste Euskal Herriko aizkolarien finalean bigarren izan eta gero.

Iker Vicentek erritmo sendoa markatu du 14 kanaerdiko 29 minutu eta 41 segundotan mozteko. Aitzol Atutxak 32 minutu eta 03 segundo behar izan ditu amaitzeko eta, azkenik, Xabier Orbegozok, 'Arria V' , hirugarrena geratu da (36'37").

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!