Mujika igandean, Iurretako finalean

Ataria 2018ko urriaren 31

Lehen Mailako Aizkolari Txapelketaren finala jokatu ostean, igande honetan bigarren mailakoaren finala jokatuko dute.

Sei aizkolari ariko dira lehian, eta horien artean Jexuxmari Mujika ibartarra egongo da.

Finala Iurretako (Bizkaia) pilotalekuan jokatuko da, igandean, 12:00etan. Juan Jose Lopez Azpilikueta, Luis Txapartegi, Aratz Mugertza, Arkaitz Jauregi eta Jose Antonio Etxeberria izango dira ibartarraren aurkariak. Finalera pasatzeko kanporaketan Mujikak laugarren egin zuen. Igandean, aizkolari bakoitzak sei pago enbor ebaki beharko ditu: bi kana erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko.

Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketaren finala ikusi nahi duenak 15 euroko sarrera izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!