Trafiko-aldaketak, Emeterio Arresen, asteartetik aurrera

Ataria 2018ko urriaren 15a

Gipuzkoako Urak-ek ur hornidura sarean berriztatze lanak egingo ditu Emeterio Arrese kalean datozen hilabeteetan eta hori dela eta aldaketak izango dira trafikoan.

Obrak, Otarreaga kaleko bidegurutzean hasi eta Aranen amaituko dira. Lanek trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango dute: Urriaren 16tik aurrera 08:30etik 17:00etara (lanegunetan). Aipaturiko orduetan bakarrik garajea duten ibilgailuak sartzea eta ateratzea onartuko da.

Ordutegi horretatik kanpo, kotxeak sartu eta irten ahalko dira, baina zenbait lekutan kotxeak aparkatzea debekatuta egongo da.

Bestetik, obren ondorioz, ur zerbitzuan hornidura mozketa puntualak egongo dira. Aldaketa puntualak egongo diren kasuetan, bezperatik jakinaraziko dira atarietan jarritako oharren bidez eta iraupenak ere bertan jasoko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!