Udalak azaldu duenez, «arau hori onestea beharrezkoa da landa bideak eta baso pistak kaltetuak izatea ekiditeko». Izan ere, arau horren helburua udal titulartasuneko baso pisten eta herri bideen «erabilera berezia» arautzea da.
Hori horrela, gai honen inguruan herritarren parte hartzea ahalbidetzeko, iritzi eta proposamenak egiteko hamabost egunetako epea zabaldu du udalak. Epea urriaren 19ra artekoa izango da. Iritzi eta proposamenak egiteko ingurugiroa@ibarra.eus helbidera idatziz edo Ibarrako udaletxeko harreran idatziak aurkeztuz egin daiteke.