Ibarrako koruak hasi du ikasturtea eta abeslari bila dabil

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko urriaren 11

Ibarrako IK Kantu Abesbatzak urriaren 4an hasi zuen ikasturtea. Ostegunero biltzen dira Azkue auzoko gizarte zerbitzuetako lokalean, 19:30etik 21:00etara, eta ahots berriak erakarri nahi dituztela esan dute.

Iaz 21 pertsonek hartu zuten parte abesbatzan eta aurten taldea indartu nahi dutela diote, batez ere, gizonen ahotsak behar dituztelarik.

«Astean behin biltzen gara eta oso gustura aritzen gara. Prestatzen ditugun abestiak guztien artean hitzartzen ditugu eta gauza berriak egiten saiatzen gara. Parte hartu nahi dutenek baldintza bakarra bete behar dute, abestea gustuko izatea», esan dute. Parte hartu nahi dutenek entseguetara joan behar dute, edo bestela 685 72 96 63 telefono zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!