Bizi Nahi elkartearen irteera Amurriora, hilaren 28an

Ataria 2018ko urriaren 10a

Bizi Nahi elkarteak Amurriora irteera antolatu du hilaren 28rako. 09:00etan aterako dira Ibarratik eta Gasteizen egingo dute lehen geldialdia.

Amurrioko Ruperto jatetxean bazkaldu eta gero, Zornotzan geldituko dira. Izen ematea zabalik dago; bazkideek 25 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 30.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!