Galtzaundi tabernaren inaugurazioa, ostegunean

Ataria 2018ko urriaren 2a

Galtzaundi Euskara Taldeak proiektu berri bati hasiera emango dio ostegunean, hilak 4, Galtzaundi taberna irekiko baitu Ibarrako plazan.

Ostegunean inauguratuko du euskara taldeak Galtzaundi taberna. Pituxa clownak emango dio hasiera ekitaldiari 19:30ean eta aurkezpen ofiziala egin ondoren, ez da faltako janik eta edanik gerturatzen direnentzat. "Ibarraren bihotzean kokatuta, euskaran eta gure kulturan blai egiteko gunea izango da Galtzaundi taberna. Euskararen marka zabalduz, ohiko zerbitzuez gain kultur eskaintza ere eskainiko duen txokoa izango da Galtzaundi taberna, kultur ekitaldiei eta nolanahiko erakusketei ateak zabalduz. Taberna eskaintza osoa ere eskainiko da Galtzaundin, osoa, freskoa eta goxoa, bertako ekoizle eta produktuei lehentasun emanez", azaldu du Galtzaundik. Era berean, Ibarrako eta eskualdeko herritar eta euskaltzale guztiak gonbidatu ditu irekierara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!