Ekainean zabaldutako zikloa itxi dute

Ataria 2018ko irailaren 27a

Ibarrako ikastolako DBHko  ikasleak itzuli dira Molpoidora ekainean landatutakoa biltzera; piper gorriak ere bildu dituzte.

Ekainean joan ziren Molpoidora Uzturpe ikastolako DBH 3ko ikasleak, Ibarrako piperrak landatzera. DBH 4n daudela itzuli dira bertara, orduan landatutakoa jasotzera. 789 taldeak gonbidatuta egiten dute ekimena, urtero, eta jaki preziatuaren inguruko erabilpena zabaldu asmoz egiten duten lanari esker, piper berdeak bakarrik biltzeaz gain, piper gorri batzuk ere bildu dituzte. Izan ere, garai batean piper minak ere erabiltzen baziren ere, urteekin jakiak mintzeko kanpoko beste produktu batzuk zabaldu dira, bertakoa baztertuz.

Uzturpe ikastolako ikasleez gain, Gureak taldeko hainbat erabiltzaile izan ziren bertan. Piperrak frijitzeko biltzeaz gain, potetan ere sartu zituzten, ozpinetan jartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!