Kultur tailerretako izen emateak zabalik

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 18a

Ibarrako udalak kultur diziplinetan trebatzeko ikastaroak martxan jarri ditu. Kultur etxera bertaratu beharko da izena emateko.

Hilaren 28a izango da lantegietan izena emateko azken eguna. Kultur etxera jo behar da horretarako, 10:30etik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara. Joskintza, sabel dantza, egur taila, ehoziriak, altzarien zaharberritzea eta konpontzea, pintura, eskulanak eta liburuak azaleztatzea zein scrapbookinga lantzeko tailerrak eskainiko dituzte.

Ikastaroen prezioetan hobariak jasoko dituzte gazteek edo familia ugariek, beharrezko dokumentazioa aurkeztuz gero. Izen-ematea egiterakoan jarraitu beharreko pausoen berri emango diete herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!