Maite Aranalderen alde, argazki jendetsua

Ataria 2018ko irailaren 16a

Maite Aranalde Ijurko Ibarrako euskal preso politikoa irailaren 19an Espainaratuko dute, eta 20an erabakiko du epaileak bere egoeraren inguruan. Datorren asteazkenean, manifestazioa egingo dute 19:30ean Ibarratik hasita, eta ostegunean, ordu berean, batzar informatiboa deitu dute. 

Asteazkenean, hilaren 19an estraditatuko dute Maite Aranalde ibartarra. Eta hurrengo egunean, epaileak erabakiko du Sotoko espetxean utziko duen edo kalera aterako den. Berri handirik ez dute egoeraren inguruan, ezjakintasunean daudela adierazi du Jokin Aranalde aitak: "Oraindik dei bakarra ere ez dugu jaso, Fresnesera eraman dutela bakarrik dakigu". Kartzeletako "krudelkeria" salatu nahi izan du aitak. Egoera horren aurrean, eskualde mailako manifestazioa egingo dute asteazkenean 19:30ean plazatik hasita. Eta hurrengo egunean, ostegunean, batzar informatiboa egingo dute Ibarra sarreran epaileak erabakitakoa herritarrei kontatzeko. Izan ere, Maiteherriratuz dinamikako kideak ez daude ados Maite Aranalde Espainiaratzearekin, etxean nahi baitute, Ibarran nahi dute. Hala, gaur eguerdian, bere aldeko argazki jendetsua atera dute herriko plazan dagoen zubian. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!