Kultur lantegietan izena emateko aukera

Ataria 2018ko irailaren 14a

Ikasturte bukaeran erakusketa bat jartzen dute ikastaroetan egindako lanak erakusteko.

Ibarrako Udalak astelehenean, hilak 17, irekiko du kultur lantegietan izena emateko aukera.

Irailaren 28a izango da lantegietan izena emateko aukera. Kultur etxera jo behar da horretarako, 10:30etik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara. Ikasturte honetan joskintza, sabel dantza, egur taila, ehoziriak, altzarien zaharberritzea eta konpontzea, pintura, eskulanak eta liburuak azaleztatzea zein scrapbookinga lantzeko tailerrak eskainiko dituzte. Ikasturteko prezioa 192,82 euro dira sabel dantzaren eta ehozirien ikastaroak izan ezik, horiek egiteko 96,68 euro ordaindu behar dira. Gazte txartela dutenek %10eko beherapena izango dute eta familia ugaria dutenek %50koa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!