Ziklometroak iritsiko da igandean, Ibarrara

Ataria 2018ko irailaren 14a

Urretxu-Zumarragako Kilometroak-en barruan Ziklometroak ekimena antolatu dute "motorrak berotzeko". Ziklometroak ekimenarekin Gipuzkoan dauden 29 ikastolak egun batean lotuko dituzte bizikletaz, eta Ibarrara igandean iritsiko dira, hilak 16, 17:25ean.

Urretxuko ikastolatik 07:00etatik aterako dira eta Ibarrara 17:25ean iritsiko dira. Apattaerreka industriaguneko biribilgunera iritsiko dira eta Leaburuko aldapatatik jaitsiko dira Tolosako Laskorain ikastolaraino, lekukoa emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!