Ibarrako erretirodunen festak, datorren astean

Ataria 2018ko irailaren 11

Ibarrako Bizi-Nahi erretiratuen elkarteko jaiak ospatuko dituzte irailaren 20tik 23ra.

Irailak 20, osteguna

16:00an, bandera igoera eta txupinazoa festei hasiera emateko.

Ondoren, Txapelketa azkarrak: Eskoba, Mus, Puntxo, tute, txintxon eta dominoan.

20:00an, luntxa eta txapelketako sari banaketa.

Irailak 21, ostirala

20:00an, Anaitasun afaria elkarteko aretoan zuzendaritzako kideek zerbitzatuta. Ondoren, disko-festa.

Irailak 22, larunbata

11:30ean, banakako toka txapelketa. Ondoren, Ibarrako tomate eta piparren dastaketa eta sari banaketa tokako irabazleei.

Irailak 23, igandea

11:30ean, San Bartolome parrokian meza, hildako bazkideen omenez.

14:00an, anaitasun bazkaria, elkarteko aretoan. Amaiera, opari-zozketa eta dantzaldiarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!