2018/09/16 10:00 - 14:00

Ibarrako Azoka eta Piparra

Ibarrako Azoka eta Piparra
Ibarra

Emeterio Arrese:

Tolosaldeko XXI. Ezti lehiaketa eta erleen inguruko erakusketa eta elikagaien postuak jarriko dira.  

Frontoia:

Euskal Herriko XIV. Lehiaketa gastronomikoa egingo da. Lehiakideek sei gilda eta Ibarrako piperra osagai nagusia duten beste 6 pintxo egin beharko dituzte. Lehiaketan, maila handiko epai mahaikideak izango dira: Hilario Arbelaitz (Zuberoa, Oiartzun), Matias Gorrotxategi (Julian Erretegia, Tolosa), Juanjo Mendioroz (Kritikari gastronomikoa, Donostia) eta Saioa Martinez (Martinez jatetxea, Ordizia).

Arane iturriaren inguruan, herriko ganaduzaleek euren animaliak erakusgai izango dituzte.

San Bartolome:

Artisauak, argazki erakusketa, pintura tailerraren erakusketa, gorputz margotzea…

Plazako aterpea:

Euskal Herriko Pipar Topaketa. Ibarrako ekoizleak, Gernikako Piperra, Pikilloa, Ezpeletako piperra, Biper eztia eta txoko gastronomikoa izango dira, eta baita piperrak nola zintzilikatu ikasteko tailerra ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!