Kirol eskaintza oparoa Ibarrako kiroldegian

Ataria 2018ko irailaren 4a

Ibarrako Belabieta kiroldegian kirol eskaintza prestatu dute ikasturte honetarako. Izena irailaren 10ean irekiko dute eta 21ean itxi. Cycling, pilates, zumba, tonifikazioa, hipopresiboak, txirrindularitzako hastapen ikastaroa 12 urte artekoentzat, yoga eta 3. adinekoen gimnasia daude aukeran.

Ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat dira, txirrindularitza hastapenerakoa izan ezin, hori 12 urtetik beherakoentzat da.

Ikasturte honetan 3. adinekoen gimnasia ez da doakoa izango eta ordainketaren zenbakia aurreko ekitaldiko zerga aitorpenaren oinarri likidagarriaren araberakoa izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!