Xabierrera irteera, Bizi Nahiren eskutik

Ataria 2018ko irailaren 3a

Ibarrako Bizi Nahi erretirodunen elkarteak Xabierrera irteera antolatu du hilaren 8rako. Izen ematea ireki dute jada.

Irailaren 8an 09:00etan aterako dira Ibarratik eta Noainen egingo dute lehen geldialdia. Xabier bisitatu eta gero Zangotzan bazkalduko dute, eta Ibarrara itzuli aurretik Iruñea ere bisitatuko dute.

Bizi Nahiko kideek 25 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 30 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!