Ibarran gaua pasa duen putrea Arrano Etxera eraman dute

Ataria 2018ko abuztuaren 28a

Argazkia: Iban Aznar.

Atzo arratsaldetik Ibarrako zenbait etxetako teilatuetan ikusi zuten putrea, baina horrelakoetan basozainek ezin dute ezer egin, eta zain egon behar dira jakin arte hegaztiak zer egiten duen.

Putreak gaua etxe bateko lehen solairuko terrazan pasa duela azaldu dute basozainen zerbitzutik, eta gaur goizean joan dira jasotzera, putreak hegan ez zuela egiten ikusirik. Jaso ondoren Arrano Etxera eraman dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!