Ibarrako Sanbartolome jaiak 2018

Kirolak jarri du festa

Irati Saizar Artola 2018ko abuztuaren 26a

Ibarrako Emeterio Arrese parkeko txoko eta bazter guztietan kirola praktikatzeko aukera izan da goizean. Haur, gazte nahiz helduentzat aukera zabala eskaini dute.  

3x3 futbol txapelketa, xakea eta toka eta bola txapelketak aurki zitezkeen Ibarrako San Bartolome jaietan. Kirolaren eguna ari dira ospatzen eta kirola da gaurko protagonista. Lauburu KE-ren eskutik jokatu dute haurrentzako 3x3 futbol txapelketa eta goiz guztian zehar partida laburrak jokatzen aritu dira 25 talde inguru. Eguerdian jokatu dituzte finalak eta sari banaketa egin dute jarraian. 2005ean jaiotakoetan Axizu taldea geratu da txapeldunorde eta Piperrak taldeak eskuratu du garaipena; 2006-2007 urtean jaiotakoen artean Infernu Txikiak taldeak irabazi du eta bigarren geratu da Sex taldea; 2006an jaiotako nesken artean, Hirukiak geratu dira bigarren postuan, eta Denak Bat taldeak lortu du garaipena; azkenik, 2008-2009an jaiotakoen artean, Aramagoier taldea izan da txapeldunorde eta Realzaleak taldeak irabazi du txapelketa. 

Parkeko beste txokoetan toka eta bola txapelketak jokatu dituzte Ibarrako Kirol Elkarteak antolatuta. Haurrek, zein helduek izan dute parte hartzekoa aukera, bakoitzari bere neurrira egokituta. Beste txokoan, berriz, Ibarrako Xake Elkarteak antolatutako xake gunea jarri dute. Partiden erakustaldia eskaini dute, baita ikastaroak eman ere. Alboan, xake erraldoia ipini eta jokatzeko aukera eskaini dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!