Ibarrako piparra, Bilboko Aste Nagusian

Ataria 2018ko abuztuaren 22a

Azken urteotan bezala, 789 elkarteak bideratuta Ibarrako piparrari buruzko postua jarri dute Bilboko Aste Nagusian.

Herriko boluntarioak izaten dira laguntzaile lanetan, eta postuan piperrak eta piperrekin lotura duten produktuak saltzen dira: gilda, piper txistorra... Piperrak ere zartagin prestatzen dituzte. Postuak arrakasta izaten du, han ez delako hain ohikoa Ibarrako piparra. Dagoeneko, 789 elkartekoek Bilboko konpartsetako jendearekin harremana ere sortu dute. Goizean postua jarri ondoren, gero bazkaria egiten dute Bilbon bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!