2018/08/23 11:30
11:30. XXX. San Bartolome bozeto lehiaketako eta III. diseinu lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.
11:45. Haurren eta gaztetxoen kuadrillak plazan elkartuko dira.
12:00. Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Ibarrako Merkatarien Elkartearen eskutik eta Bartola eta Bartoloren jaitsiera kiroldegitik plazaraino.
Ondoren. Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsen topaketa.
Ondoren. Hamaiketakoa, Ibarrako Merkatarien Elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
14:00. Haurren eta gaztetxoen bazkaria San Bartolome plazan, herriko gurasoen eskutik.
16:00. Haurrentzako jolasak Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
18:00. Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsen kalejira, herriko kaleetan zehar.
19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
19:00. Poteo musikatua eta brindisa herrian zehar, plazatik abiatuta.
21:00. Elkartasun afaria, San Bartolome plazan.
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
23:30. Humus eta Soziedad Alkoholika taldeen kontzertuak, San Bartolome plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?