Ibarrako Sanbartolome jaiak 2018

Ibarrako San Bartolome festak 2018: egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2018ko abu. 13a, 18:21

Seguru asko, abuztuko festen artean, eskualdean entzutetsuenak dira, baita ikusmin handiena sortzen dutenak ere. Ibarrako San Bartolome festak, abuztuaren 23tik 27ra bitarte ospatuko dira.

Abuztuak 23, osteguna:

11:30. XXX. San Bartolome bozeto lehiaketako eta III. diseinu lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.

11:45. Haurren eta gaztetxoen kuadrillak plazan elkartuko dira.

12:00. Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Ibarrako Merkatarien Elkartearen eskutik eta Bartola eta Bartoloren jaitsiera kiroldegitik plazaraino.

Ondoren. Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsen topaketa.

Ondoren. Hamaiketakoa, Ibarrako Merkatarien Elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.

14:00. Haurren eta gaztetxoen bazkaria San Bartolome plazan, herriko gurasoen eskutik.

16:00. Haurrentzako jolasak Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.

18:00. Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsen kalejira, herriko kaleetan zehar.

19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.

19:00. Poteo musikatua eta brindisa herrian zehar, plazatik abiatuta.

21:00. Elkartasun afaria, San Bartolome plazan.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

23:30. Humus eta Soziedad Alkoholika taldeen kontzertuak, San Bartolome plazan.

Abuztuak 24, ostirala:

San Bartolome eguna

09:00. Diana herriko txistularien eskutik.

10:30. Meza nagusia, San Bartolome elizan.

11:30. Haurren danborrada, Iraunkorrak txarangak alaiturik.

12:00. Piperrak eta tomateak, San Bartolome plazan, herriko baratzezainek, Zubelzu Piparrak etxeak, Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskainia eta zerbitzatua.

18:00. Kupela taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

18:00. Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan.

19:00. Bertso saioa Emeterio Arrese parkean: Ibarrako bertso eskolako ikasleak, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Andoni Egan?a, Aitor Sarriegi eta Unai Mendizabal.

20:00. Helduen danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

23:30. Musicos Unidos Siglo XXI S. Coop Mad.-en eskutik, Laket taldearen kontzertua, San Bartolome plazan.

Abuztuak 25, larunbata:

09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:30. Festa herrikoia, herriko kaleetan zehar, Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik.

14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.

17:00. Haurrentzako paseoak zalgurdian, Asier Lopetegiren eskutik, San Bartolome plazan.

19:00. Soka dantza, San Bartolome plazan.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. DJ Andoni, Txumitxa atzealdeko plazan.

23:00. Errukirik gabe, Oztopo eta Iratzar taldeen kontzertuak, San Bartolome plazan.

Abuztuak 26, igandea:

Kirolaren eguna

09:00. Diana herriko trikitilariekin.

10:00. 3x3 futbol txapelketa haurrentzat, Emeterio Arrese parkean Lauburu KE-ren eskutik.

11:00. Erretirodunentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkartean.

11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Haur eta gaztetxoentzat toka eta bola txapelketa (6-12 urtekoek heldu batekin bikoteka), Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Xake gunea: Xake partiden erakustaldia, ikastaro txikia, eta xake erraldoia, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Xake Elkartearen eskutik.

12:00. Pilota partidak Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik.

12:30. IV. Pipar Frijitze Lehiaketa, plazako estalpean.

16:00. Nerabeentzako futbol-bolak, San Bartolome plazan.

19:00. Auzoen arteko sokatira lehiaketa herrikoia, San Bartolome plazan, Ibarra Sokatira Taldearen eskutik.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. Alurr Dantza Taldearen emanaldia, Emeterio Arrese parkean.

23:45. DJ Andoni, erretiratuen elkartearen aurrealdeko plazan.

00:00. J. O. Ikuskizun Sistemak-en eskutik, Gabezin taldearen kontzertua, San Bartolome plazan.

Abuztuak 27, astelehena:

Kuadrillen eguna

09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:45. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.

12:00. Kuadrilla berriari ongi etorria: Kuadrillen txupinazoa eta brindisa, San Bartolome plazan.

Ondoren. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin.

14.30. Kuadrillen bazkaria Ze habil barrabil eta Isk&bila kuadrillek antolatuta, Emeterio Arrese parkean.

17:00. DJ Jotatxo, Emeterio Arrese parkean.

19:00. Elektrotxarangarekin, kuadrillen kalejira herrian zehar.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

00:00. Mutil Zarrak kuadrillak piperra osasun-etxetik San Bartolome plazaraino eramango du eta, ondoren erre egingo du.

00:45. Musikari Euskal Herriko Musikariak elkartearen eskutik Zesuma taldearen kontzertua, San Bartolome plazan.

Irailak 2, igandea:

10:00. Gazteentzako txirrindulari lasterketa, XXXVII. San Bartolome saria, Ibarra KE-ren eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!