Auto telegidatuen lehia, festako ikusmin

Irati Saizar Artola 2018ko uztailaren 29a

San Inazio auzoko jaiak ari dira ospatzen Ibarran eta auto telegidatuen erakustaldiarekin hasi dute goiza. Emeterio Arrese plazan jarri duten zirkuituan aritu dira.

Errepideetan edo rallyan ikus daitezkeen kotxeak baina zitezkeen goizean Ibarrako Emeterio Arrese plazan, baina neurri oso txikian. Kurba anitz zituen zirkuitu bat jarri dute plazan, eta autoak bueltaka aritu dira erakustaldia eskaintzen. Frontoian zuten jarrita tailer moduko bat, autoei egin beharreko aldaketa eta lanak egiteko. Ondoren, Ibarrako sokatira taldekoek herri kirol erakustaldia eskaini dute. Eta arratsaldean, berriro ere telegidatutako autoak izango dira protagonista, 17:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!