Alurr dantza taldekoak herriz herri dabiltza saioak eskaintzen. Pasa den asteburuan Elizondon izan ziren, Baztandarren Biltzarrean parte hartuz, eta ostiral honetan Olaztin egongo dira Irradak taularatzeko. Ez da hori Irradak ikusteko aukera bakarra, izan ere, abuztuaren 29an Pasaian ikusi ahal izango da eta baita Oiartzunen ere, abuztuaren 4an. Horretaz gain, hilaren 29an Altzon izango dira Maruxak-ekin eta Berastegiko jaietan ere izango dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?