Jaietan ere auzoa egiten jarraituko dute Ibarrako San Inazion

Ataria 2018ko uzt. 23a, 16:00

Iazko herri kirol erakustaldia Emeterio Arresen.

Lau eguneko egitaraua prestatu dute auzoan; herri afariak egingo dituzte hilaren 28 eta 30ean eta bazkaria San Inazio egunez, izen emateak ostegunean amaituko dira.

Ibarrako San Inazio auzoak bere jaiak ospatuko ditu uztailaren 28tik 31ra bitarte. Urteroko moduan erretirodunen eta haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira, eta baita jai amaiera apartak DJ Andoniren eskutik. Herri kirolen erakustaldia ere egongo da Ibarrako sokatira taldearekin uztailaren 29an eta egun berean telegidatutako ibilgailuen erakustaldia ere egingo dute.

Auzotarrak ia egunero elkartuko dira bazkaldu edo afaltzeko. Uztailaren 28an herri afaria egingo dute eta jatekoa norberak eraman beharko du, edari eta kafea festa batzordeak jarriko du. Izena eman behar da eta etzi, osteguna, izango da azken eguna. Bizi Nahi eta Gaztelubide tabernetan eman daiteke. Mozorrotuta joaten den bikoteari txanpain botila bat emango diote opari.

Uztailaren 30ean ere herri afaria egingo dute eta norberak eraman beharko du guztia, festa batzordeak aulkiak eta mahaiak bakarrik jarriko ditu. Azken egunean, San Inazio egunean, asteartean, auzo bazkaria egingo dute. Txartelek 25 euro balio dute eta osteguna da izena emateko azken eguna. Bizi Nahi eta Gaztelubide tabernetan erosi daitezke txartelak.

EGITARAUA

Uztailak 28, larunbata

  • 11:00. Jaien hasiera.
  • 11:30. Haur festa: jokoak, tailerrak eta abar.
  • 16:30. Haur karaokea.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren. Musika DJ Andoniren eskutik.

Uztailak 29, igandea

  • 11:00. Telegidatutako ibilgailuen erakustaldia, Emeterio Arrese parkean.
  • 12:00. Herri kirolen erakustaldia, Ibarrako sokatira taldearen eskutik.
  • 17:00. Telegidatutako ibilgailuen erakustaldia, Emeterio Arrese parkean.
  • Ondoren. Musika batzordeko DJaren eskutik.

Uztailak 30, astelehena

  • 11:00. Erretirodunen hamaiketakoa, Bizi Nahi elkartean.
  • Ondoren. Emakume eta gizonezkoen toka txapelketa.
  • 16:00. Emakume eta gizonen txintxon txapelketa azkarra.
  • 17:00. Emakume eta gizonen eskoba txapelketa azkarra.
  • 18:00. Bingoa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren. Musika DJ Andoniren eskutik.

Uztailak 31, asteartea
San Inazio eguna

  • 09:00. Meza.
  • 11:00. Pintxo dastatzea.
  • 12:00. Balkoien lore apaintze lehiaketa.
  • 14:30. Auzo bazkaria.
  • Ondoren. Musika DJ Andoniren eskutik eta gero, jai amaierako traka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!