Urrian bueltatuko da Ibarra Martxan

Ataria 2018ko uztailaren 11

Ibarra Martxan egitasmoak bukatu du ikasturtea eta aho zapore ona utzi du. Astero adineko 40 lagun elkartu dira paseora joateko.

Ekaina bukatzearekin batera amaitu dute ere Ibarra Martxan egitasmoa. Baina erabiltzaileak gustura daude eta beraz, datorren ikasturtean, urrian, berriz ere elkartuko dira. Ikasturtea amaitzeko ohiko paseoa eman zuten, eta ondoren, hamaiketakoa ere egin zuten Etxaniz Fundazioan.

Astero, bataz beste, 40 lagun elkartu dira eta hainbat boluntarioren lana ere nabarmendu du udalak, tartean Uzturpe ikastolako ikasleena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!