Lekeitiora irteera antolatu du Bizi Nahi elkarteak

Ataria 2018ko ekainaren 20a

Ibarrako Bizi Nahi jubilatuen elkarteak Lekeitiora (Bizkaia) irteera antolatu du ekainaren 30rako. Elkarteko kide direnek 25 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 30 euro. Izena ekainaren 18a baino lehen eman behar da elkartean bertan. Ekainaren 30ean 09:00etan aterako dira eta lehen geldialdia Deban egingo dute eta Nabarnizko izen bereko jatetxean bazkalduko dute. Bueltatu baino lehen Zarautzen egingo dute geldialdia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!