Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du koruak, ostiralean

Ataria 2018ko ekainaren 20a

Ibarrako koruak ikasturte amaieran urtero egin ohi duten emanaldia eskainiko du ostiralean 19:00etatik aurrera, Ibarrako udaletxean; 10 abesti eskainiko dituzte.

Ibarrako koruak emanaldia eskainiko du ostiralean, 19:00etan, udaletxean. Urtero eskaintzen duten kontzertua da eta bertan ikasturtean zehar landutako abestiak eskaintzen dituzte. Aurten 10 abestiko emanaldia prestatu dute; Mendian loretxo bat, Oh when the saints, Ilun ikarak, Akai hana,japonesa, Kukurruku, Aurtxoa Seaskan, Zergatik negar egin, Siyahanba eta Txoria txori.

Ikasturte honetan 21 pertsonek hartu dute parte abesbatzan eta datorrenari begira ere jarri dira. Ahots berriak nahi dituzte eta horregatik egiten diete dei ibartarrei bertan parte hartzeko. Entseguak ostegunetan egiten dituzten, 20:00etan, Azkue auzoko lokalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!