Gaizka Maiza, Euskadiko selekzioaren deialdian

Ataria 2018ko ekainaren 20a

Barakaldo Hiria txapelketa jokatuko du euskal selekzioak, 20 urtez azpiko Espainiako, Alemaniako eta Frantziako selekzioen aurka. Joko antolatzaile ibartarra deialdian da.

Pablo Laso euskal selekzioko hautatzaileak gaur eman du ezagutzera Barakaldo Hiria txapelketa jokatzeko aukeratu dituen jokalarien zerrenda. Tartean da Gaizka Maiza Gipuzkoa Basketeko jokalari ibartarra.

Txapelketa horretan, 20 urtez azpiko Espainiako, Alemaniako eta Frantziako selekzioak izango dituzte aurkari. Hilaren 29an jokatuko dute lehen neurketa, alemaniarren aurka. Hurrengo egunean Frantzia izango dute aurkari, eta uztailaren 1ean jokatuko dute azken neurketa, Espainiaren kontra.

Maizaz gain, Javi Salgado, Ricardo Uriz, Mikel Uriz, Aitor Zubizarreta, Mikel Sainz de la Maza, Iker Salazar, Jorge Bilbao, Xabi Beraza, Jon Ander Aranburu eta Borja Mendia sartu dira Lasoren deialdian.

Ez da selekzioarekin ariko den lehen aldia. 2016an Venezuelako selekzioaren aurka jokatu zuen. Aurrez, 20, 19 eta 18 urtez azpikoen selekzioarekin ere jokatu izan du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!