Ohiko osoko bilkura egingo dute bihar, Ibarrako udaletxean

Ataria 2018ko ekainaren 18a

Ohiko osoko bilkura egingo dute bihar 18:00etan Ibarrako udaletxean.

Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ibarrako Udalaren arteko etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmena sinatuko dute, laguntza hori arautzen duen arautegia onartuko dute eta Etxez Etxeko Laguntzaren Ordenantza Fiskalaren aldaketa ere izango dute hizketagai. EH Bilduren LGTBIari buruzko mozio bat ere eztabaidatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!