LH5 eta DBH4ko ikasleei begirako zerbitzua diseinatu du Gazte Zulok. Izena ekainaren 22a bitarte eman daiteke Gazte Zulon bertan, Azkue auzoko 9. zenbakian. Goizez astelehen eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara egoten dira bertan, eta arratsaldez astelehen eta larunbatetan 16:30etik 19:30era.
Taldeko jarduera guztien prezioa 10 eta 12 urte artekoentzat 34 eurokoa da, 40 eurokoa 12 eta 14 urte artekoentzat, eta 16 urte bitartekoena 44 euro da.
Padle surf; Donostiako irlara eta Zarauzko zein Arabako kanpinetara irteerak; eta Beteluko presara egun pasa izango dituzte antolatutako ekitaldien artean.