Txiribituko lokalera joan ezin direnek internet bidez ere egin dezakete http://sport-madness.com/oporrakeuskaraz/ webgunean. Webgunean bertan txertatu behar dira haurraren argazkia eta osasun txartelaren irudia.
Oporretan Euskaraz udaleku irekiak ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 20ean bukatuko dira, 09:00etatik 13:00etara, nahiz eta egun batzuetan luzatu daitezkeen. Seme-alaba bakarra dutenek 59,48 euro ordaindu beharko dute, bi senide dituztenek 87,24 euro eta hiru senide direnek 111,04 euro.
Txiribitu aisialdi taldean izena ematen dutenei udalak kobratuko die zenbatekoa, horregatik da ezinbestekoa izen-emate orrian kontu korronte baten zenbakia zehazte.
Informazio gehiagorako 2-3 urte artekoen kasuan Uzturpe ikastolara deitu daiteke (943 67 12 99) eta bestela euskara zerbitzura edo sportmadnessera deitu behar da; 943 67 38 27 telefono zenbakia edo euskara@ibarra.eus, eta 627 882 485 edo oporrakeuskaraz@gmail.com.