Ibarrako Gazte Festen egitaraua jakitera eman du Gazte Asanbladak

Ataria 2018ko ekainaren 4a

Ekainaren 15etik 17ra ospatuko dituzte Ibarrako Gazte Festak. Ostiraleko afarirako txartelak salgai dira dagoeneko.

Hauxe da egitaraua:

Ekainak 15, ostirala

18:31. Txupinazoa, Patxanga txarangak alaituta
19:01. Sagardo dastaketa
20:01. Manifestazioa: Errepresioaren aurrean Klase Elkartasuna! Altsasuko eta M11koak ASKE!
21:01. Afaria plazan. Txartelak, Atari, Karlatz eta Zubiaurre tabernetan salgai.
23:31. Kontzertuak: Sofokaos eta Laket. Ondoren ekitaldia. Gaztetxean, Koltxoi eta DJ Jotatxo.

Ekainak 16, larunbata

12:01. Altxorraren bila
17:00. Alurr-en dantza emanaldia
18:01. Txokolatada eta tortillada
19:01. Jokopoteoa
21:01. Barrikotea gaztetxean.
22:31. Kontzertuak: Zaparra eta Akerjenbe Sound Sistema, plazan. Malizia, Eztena eta DJ Txikilins gaztetxean.

Ekainak 17, igandea

18:01. Maitane Iruinen kontzertu akustikoa, gaztetxean.
Ondoren, Talo jatea eta gaugiroa.

Ibarrako Gazte Asanblada 25. urteurrena ari da ospatzen aurten, eta hori dela eta logoa ere eguneratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!