Jose Ignacio Ayestaranek zinegotzi kargua hartuko du

Ataria 2018ko maiatzaren 29a

Ibarrako Udalean ohiko osoko bilkura izango dute ostegunean, hilak 31, 19:00etatik aurrera. Bertan hartuko du zinegotzi kargua Jose Ignacio Ayestaran Irurzunek (EAJ), Joxe Agustin Arrietak karguari uko egin eta gero.

Zinegotzi berriaren kargu hartzearekin batera maiatzaren 28ko Ogasun Batzordean eta baita apirilaren 24an egindako Gizarte Politikak, Politika Feminista eta Aniztasuna Batzordean hizketagai izandako hainbat gai izango dituzte hizpide, besteak beste.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!