Lauburu animatzera joateko, autobusa

Ataria 2018ko maiatzaren 23a

Larunbat honetan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Lauburuko neskek Santurtzin, 2. mailarako igoera jokoan dela. Neurketa ikustera joateko autobusa antolatu du klubak.

"Ez, igotzea ez da helburua; baina bai jai giroan ligari amaiera ematea! Tratu hau proposatzen dizugu: zuk umore ona eta animoak jarri, eta guk autobusa eta jan-edana jarriko dugu!". Mezu horrekin autobusa hartu eta Santurtzira joatea animatu nahi izan dituzte zaleak.

Autobusa Ibarrako kiroldegitik abiatuko da 15:45ean. Izena emateko 686 201 835 telefonora deitu edo whatsapp mezua bidali beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!