Hasi da piperraren zikloa

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko mai. 23a, 13:40

Ibarrako Uzturpe ikastolako DBH3ko 19 ikasle izan dira gaur, Molpoidon, piperrak landatzen. Urtero egiten duten egitasmoa da; San Isidro inguruan joaten dira piperrak landatu eta jaki preziatuaren inguruko informazioa jasotzera, eta iraila partean bueltatzen dira landatutakoa biltzeko. Gureak-eko erabiltzaileak ere izan dira bertan.

789 taldeko kideek gonbidatuta joaten dira ikasleak urtero, Molpoidora. Piperra hona nola iritsi zen, zein ezaugarri dituen eta nola landatzen den ikasteko aukera izaten dute. Aurten DBH 3ko 19 ikasle joan dira eta gogotsu hartu dute egitekoa. Hori bai, hamaiketakoa egiteko aukera ere izan dute. Izan ere, Joxe Mari Barriola harakinak eta 789 taldeko kideak urtero jaki bat prestatzen du hitzorduaren harira eta aurten Ibarrako piperrekin egindako hanburgerrak egin ditu eta bertaratu direnek izan dute dastatzeko aukera. Ikasleak eta Gureak-eko erabiltzaileak iraila inguruan itzuliko dira piperrak biltzera, piperraren zikloa itxiz. Ikastolara itzuli aurretik han bildutakoek piper landareak jaso dituzte etxean landatu ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!