Mahaiaren bueltan, festetan

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 20a

Izaskungo jaiak ari dira ospatzen asteburu honetan. Goizean, herri kirol erakustaldia izan dute, eta herri bazkariarekin jarraitu dute ondoren. 

Festak berarekin dakar mahaiaren bueltan eseri eta bazkari eder bat egitea. Halaxe egin dute Izaskunen ere. Eguerdian, herri kirol erakustaldia egin dute Arria V.a eta Alex Txikon aizkolariek, Idoia Etxeberria harri-jasotzailearekin batera. Jarraian, bazkaltzera eseri dira, eta jan ondoren, Julio Soto eta Aitor Mendiluze bertsolarien emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, Gorriti eta bere animaliak izango dituzte, eta Mireia, Haizea eta Izaroren erromeriarekin amaituko dute gaurko eguna. Bihar amaituko dira festak. 

Maiatzak 21, astelehena

  • 10:00. Diana.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Herri hamaiketakoa.
  • 13:00. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikanorekin.
  • 17:30. Alurr dantza taldearen emanaldia.
  • Segidan, haurrentzako gozokiak.
  • 18:30. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikanorekin.
  • 19:30. Erromeria Loatzo Musika Eskolako soinujoleen eskutik, eta jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!