Giza katea 2018

Gure Esku Dagoren giza katearen aurkezpena, bihar

Ataria 2018ko maiatzaren 17a

Ibarrako Gure Esku Dago hasia da ekainaren 10eko giza katea lotzeko lanean. 500 pertsonek parte hartzea da erronka, eta ekitaldia nolakoa den jakiteko aurkezpena egingo dute bihar, 19:00etatik aurrera, plazan.

19:00etan elkartuko dira plazan eta giza katearen aurkezpena egin  eta gero, argazkia aterako dute, mokadua eta txotx egiteko aukera egongo da eta bukatzeko photocalla egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!